EU | ES
Gobierno Vasco

2016-17 Sobron

SOBRON, EGUN ZORAGARRIA

Irailaren 26an Sobronera joan nintzen DBHko 1D eta 1C taldeetako ikasleekin batera eta bikain pasa nuen.

Sobronera iritsitakoan motxilak aldageletan utzi eta ondoren hango monitoreek neoprenoak eman zizkiguten. Niri handiegia geratzen zitzaidan. Kayaketan primeran pasa genuen , baina nire ustez, ura oso hotz zegoen.

Ondoren, abentura zelaira joateko ordua iritsi zen. Arnesak jarri eta froga batzuk egin genituen. Gero, benetan hasi ginen eta ni hainbat aldiz erori nintzen. Susto galanta hartu nuen.

Niretzat aktibitaterik gogokoena Kayak egitea izan zen. Nik berriro joatea nahiko nuke, asko gustatu zitzaidalako.

Bazkaltzeko orduan nire lagunekin mahai batean jarri nintzen eta tortila ogitartekoa jan nuen. Taldeko argazki pare bat atera genuen eta tarteetan txutxe eta izozkiak erosi eta jan.

Egun zoragarria izan zen hau, institutuan egindako lehen txangoa eta inoiz ahaztuko ez duguna.

Oihane Diez
DBH 1D

2016-17 SOBRON, DBHko lehen mailakoen irteera (437 argazki)


 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net