EU | ES
Gobierno Vasco

EHUko biologiako olinpiada

EHUko Biologiako Olinpiada

Pasa den urtarrilaren 20ean, 2. Batxilergoko ikasle diren Aintzane Rodriguez Barrante eta Maialen Arribas Galarreta Leioako EHUko Zientzien fakultatean ospatutako Biologiako Olinpiadetan parte hartu zuten. Proba teorikoa izan zen, bertan Biologiaren inguruko hainbat galderez osatutako galdetegia bete behar izan zuten. Aurkeztutako berrogei ikasle inguruetatik hamar, tartean gure ikastetxeko Maialen Arribas, proba praktikorako sailkatu zen.

Proba praktikoa otsailaren 3an burutu zuten, hau ere Leioko Zientzia Fakultatean eta oraingoan ere Maialen garaile atera zen proba horretan. Beraz, orain Maialen Espainiako estatu mailako olinpiada probarako sarbidea lortu du. Proba hau martxoaren 23-26 bitartean burutuko da Iruñean. Proba honetan Espainiar estatu osoko sailkatuek hartuko dute parte eta lehen hiru sailkatuak mundu-mailako Biologia olinpiadetan parte hartu ahal izango dute. Zorionak gure bi parte hartzaileei eta bereziki Maialeni, animoak eta eutsi goiari!

EHUko Biologiako Olinpiada


Olimpiada Biologia

 

© IES Ekialdea BHI
Telefonoa: 945187062 | Telefonoa: 945187064 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net