EU | ES
Gobierno Vasco

Euskaltzaindiako R.MªAzkue literatura saria eta Certamen Ciceronianum

Peru Amorrortu 'Certamen Ciceronianum'-en irabazlea

Gure ikaslea den Peru Amorrortu Ikasketa klasikoen elkarteak (SEEC) antolatutako Certamen Ciceronianum-eko irabazlea suertatu da. Estatu mailako lehiaketa, Zizeron latindar idazlearen testu baten itzulpenean eta jorratzen zen gaiaren inguruko iruzkin historikoan zetzan. Hurrengo pausua Arpinon (Italian) ospatuko den Zizeronen obraren nazioarteko itzulpen lehiaketan parte hartzea da. Zorionak Peru eta zorte on!

Peru Amorrortu: R. Mª Azkue Literatura Saria narrazio mailan

2016ko abenduan Batxilergoko 1. D taldeko Peru Amorrortuk Euskaltzaindiak antolatutako R. Mª Azkue Literatura lehiaketan parte hartu zuen “ Lubiankan” narrazioa aurkeztuz. Martxoaren 22an bere lan zoragarri honekin irabazitako 1. saria jaso egin zuen gure idazle gazteak. ZORIONAK; PERU! Aurrera, ba, gure idazle gaztea!

Hona hemen ataltxo bat: “ Izen beldurgarria, ezin aipatuzkoa, gizakume tantaiena dardararaziko lukeena. Orduan etorri zaio burura. Lubianka. Ezin ziur jakin han dagoen, baina milaka mingainek beste horrenbeste aldiz belarri zoliei xuxurla ezkutuan kontatutako istorio beldurgarriak datozkio burura.”

Azkue literatura saria


Azkue saria

 

© IES Ekialdea BHI
Telefonoa: 945263745 | Telefonoa: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net