EU | ES
Gobierno Vasco

2017-18 Arakako Edateko Uren Araztegira bisita

Arakako Edateko Uren Araztegira bisita

Sukaldeko harraskako ur-txorrota zabaldu eta ura agertzen zaigu konturatu orduko. Komuneko konketako botoia sakatu eta ura agertzen zaigu konturatu orduko. Dutxa zabaldu eta ura. Garbigailua piztu eta ura… Baina ba al dakigu ia magikoa den guzti horren atzean zer dagoen? Nondik dator ur hori? Nork bidaltzen digu? Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleok Arakako Edateko Uren Araztegira bisita egin dugu, Gasteiz osoa urez hornitzen duen araztegira, alegia. Bisita interesgarria izan da, han ikasi dugu Ullibarri-Ganboan biltzen den urak zein bide eta tratamendu jasotzen dituen gure etxeetaraino iristerako. Bestalde, ikasi dugu ere urak badituela zapore ezberdinak, segun eta zein arroka motatik pasatzen den, eta gure inguruko ura gatz handikoa dela. Eta jakin dugu ere baliabide preziatua dela, denon artean ondo zaindu beharrekoa!

2017-18 Arakako Edateko Uren Araztegira bisita(39 argazki)


 

© IES Ekialdea BHI
Telefonoa: 945187062 | Telefonoa: 945187064 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net