EU | ES
Gobierno Vasco

Premio literatura R.Mª Azkue de Euskaltzaindia

Peru Amorrortu Barrenetxeak, 2.Batxilergoko ikasleak, R.M.Azkue Literatura Saria jaso du



Atzo, hilak 18, Euskaltzaindiaren egoitzan Euskaltzaindiak eta BBK-ek antolatutako Azkue Literatura Sarietatik 1.a  Peru Amorrortu Barrenetxeak  jaso zuen “Non zaude, Babilonia?” izeneko poemari esker. Yolanda Arrieta epaimahaikidearen hitzetan: “Heldutasun estilistiko harrigarriz idatzia dago, iruditegi dotorez betea. Eskisitua! Poeta Babiloniari deika dabil eta deskribapenak darabiltza dei hori gauzatzeko.”


Gizakiok betidanik kezkatu gaituen galdera  egiten dio poeman Babiloniari   " ahanzturen putzuan murgilduko / naiz ni ere?”. Erantzuna denboraren esku dagoela jakinda, Peruren lana ezagutzeko aukera izan dugunok esan dezakegu "ahanztuen putzuan" ez dela galduko "harrizko" mundu honetan gauden bitartean.
Zorionak, Peru!

R.Mª Azkue literatura saria


Azke literatura saria

 

© IES Ekialdea BHI
Teléfono: 945263745 | Teléfono: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net