EU | ES
Gobierno Vasco

2018-19 Sobron

SOBRON ABENTURARA IRTEERA

 

Ikasturtea hasi eta pare bat aste igaro ostean, DBHko 1.mailako ikasleak Sobron Abenturara irteera egin zuten. Helburua, bertan hainbat jarduera eginez, haien arteko harremanak sendotzea izan zen. 1B taldeko Ahmed Sriaj eta Mikel Aretxandietari eskatu diegu bertako esperientzia kontatzeko.


“Oso ongi pasatu genuen Sobronen! Taldeak binaka elkartuta joan ginen egun ezberdinetan. Guri 1A taldekoekin joatea tokatu zitzaigun. Bertara iristean batzuk kayak ikastaroa egiten genuen bitartean, besteak tirolinetan ibili ziren eta alderantziz ondoren. Goizean hotz egiten zuen arren, gustura sartu ginen ibaira! Tirolinak ere oso dibertigarriak izan ziren eta gustura ibili ginen. Ondoren, denok elkarrekin bazkaldu eta denbora librea izan genuen gure artean jolasteko. Itzuleran, autobus gidariak musika entzuteko baimena eman zigun eta poz pozik itzuli ginen etxera.”


AHMED eta MIKEL.

2018-19 SOBRON, DBHko lehen mailakoen irteera (79 argazki)


 

© IES Ekialdea BHI
Telefonoa: 945263745 | Telefonoa: 945149303 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net