EU | ES
Gobierno Vasco

2018-19 Ingurune karstikoa ezagutuz

Lurraren erraietara ingurune karstikoa ezagutuz

Pasa den abenduaren 14 eta 15ean 2. batxilergoko Lur eta Ingurumen Zientzietako eta Biologiako ikasleak Oñatiko parajeetara egin genuen txangoa, bertatik bertara karst ingurunea ezagutu eta Oñatiko Natur Eskolako lagunen laguntzarekin, karst-sistemetan ohikoak diren haitzulo eta galeria-sistemak barru-barrutik espeleologia apur bat eginez ezagutzeko.


Gaua Arantzazuko aterpetxean pasa eta biharamunean Aizkorri-Aratz Parketxeko Interpretazio Zentroan bisita gidatua egin ondoren, Urbiara igotzea zen asmoa, baina eguraldiak lagundu ez zuenez, Arantzazuko basilikan bisita egin eta Oñatiko herrira jeitsi ginen.


Abentura ederra eta aberasgarria izan da inongo zalantza barik!

2018-19 Ingurune karstikoa ezagutuz(18 argazki eta bideoa)


 

© IES Ekialdea BHI
Telefonoa: 945187062 | Telefonoa: 945187064 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net