EU | ES
Gobierno Vasco

2018-19: Filosofia Departamenduaren Jardunaldiak

Gaixotasun mentalen inguruko sentsibilizazioa eta prebentziorako jarduerak

Filosofia Departamentuak antolatua, Bigarren Batxilergoko Psikologia ikasleek gaixotasun mentalen inguruko sentsibilizazioa eta prebentziorako programa batean parte-hartu dute. Alde batetik, ikasleak sentsibilizatu eta gaixotasun mentalen gaineko estigmak apurtu nahi izan dugu, gaixotasun mental batzuk (depresioa, eskizofrenia, nahasmendu bipolarra, nortasunaren nahasmenduak...) zertan diren azalduz eta gaixotasun horiek dituzten pertsonen errealitatea agertuz, horien ikuspegi objektiboagoa eta mitorik gabea eskainita.Bestetik, gaixotasun mentalaren prebentzioa lantzen da, osasuna osotasuntzat aztertuz, hau da, alderdi fisikoa, mentala eta soziala.


Otsailean ASAFES elkarteko kide batek hainbat saio eskaini zien ikasleei eta hilaren 27an Arabako Ospitale Psikiatrikoa ezagutzeko bisita gidatua izan zuten. Oso jarduera interesgarria izan da eta hurbiletik ahal izan dute ezagutu gure gizartean dagoen errealitate hori.

psikologia

© IES Ekialdea BHI
Telefonoa: 945187062 | Telefonoa: 945187064 | 010330aa@hezkuntza.net 010330ab@hezkuntza.net